XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Garai batetan, oreina zen Euskal Herriko ugaztun handienen artean, ugariena.

Gure lehen arbasoak, basabere honetatik bizi ziren, batez ere.

Azken izotzaldia etorri zenean Europako oreinek, hego aldera jo zuten eta gure haran epeletan babestu ziren.

Oreinak, hostoa eta belarra jaten duenez, hosto galkorrezko oihanetan bizi dira.

Ugalketa garaia heltzean, elkartzen dira arrak eta emeak; ugalketa garaitik kanpo, bakoitza bere aldetik eta sakabanaturik ibiltzen da.

Arrak bakardadea maite du.

Emeak berriz, azken urteetako umeekin bizi dira.

Ugalketa garaia, Urrian izaten da.

Urte oro, Martxo aldera konkretuki, orein arrak adarrak galtzen ditu.

Zaharrak galdu bezain laster, ernetzen zaizkio berriak eta Uztailerako guztiz haziak egoten dira.

Orein emeak ez du adarrik.

Ekainean jaiotzen dira oreinkumeak.

Orain dela 100 urte galdu ziren oreinak Euskal Herrian.

Nafarroako Erregurena Mendietan bizi direnak, orain dela urte gutti ekarri zituzten.

Orkatza, oreina baino ttikiagoa da, baina hantz handia du.

Iratiko oihanean iraun du gaurdaino.

Oreina. Ugaztun dotore hauk ugari ziren antzina gure mendietan.